Kresala
00:00
/
03:21
|
|||
1. |
Ateak
04:16
|
|||
Amildegian orekari nekez eutsiz / izaeraren barrenetara ibilbide bizkorrean / bakarra, bakarra, helduleku bakarretik zintzilikatuz kostata / izengabeko koloreak hegaz abiadura bizian / Errealitatearen mugak ezabatu dira, ideiak txorien antzera / zentzuak nahasiz, konzientziaren noraezean / Joan ta joan ta etorrian ate guztiak hautsiz lojikaren legeak / izengabeko koloreak hegaz abiadura bizian / Ta soilik agian / azkeneko atea hausten denean / orekaren argiak / itzuliko dira
|
||||
2. |
Sustraiak
02:12
|
|||
Izenen / bidean / letrarik / izan gabe / iluntasun ezabaezinean / idazterik ez da / Izan zitezkeen irteerak / euren esku badira / Zinez izan, zinez / zuri beltz kaleak / litzatekeen aukerak / gureak diren arte / Eraiki ziguten hasiera / ezabatu zure baloreak / isiltasuna, isiltasuna / Ta ez, lorerik ohi aurkitu / itzal artean, baina / iluntasunaren gerizpean / erna ohi dira sustraiak / Lehortearen artean / zuhaitzak altxako direnean / Izenen / bidean / letrarik / izan gabe
|
||||
3. |
Ikara
04:10
|
|||
Etzazu ezer erantzun galdetzen dizutenean / Etzazu ezer jan / Ez zaitez altxatu / Ez zaitez garbitu / Etzazu ezer erosi / Ez zaitez mugitu / Ez zaitez jantzi / Zure etxetik ihes egin / Ez makinik erabili / Ez gastatu paperik / Ez jan, ez edan / Esnatuko duzu piztia / Kaiju beldurgarria / Denboren amaiera / ezaguna / ezer ez esan, ezer ez esan /Zubitik salto egin ezazu / zure zainak moztu / Zeure burua trenbidera bota / Baina ezidazu kontatu / Kaleak kakaztu / Politikari bat astindu ezazu / Erre diru guztia / Itsutu arte mozkortu / Ez zaitez etorri ta etzaitez joan / Esnatuko duzu piztia / Kaiju beldurgarria / Denboren amaiera / ezaguna / ezer ez esan, ezer ez esan / Ibilbide zuzenen krisia / Denboren amaiera / Ustezko ikara gehienak / Ez dira / Itzalen artekoak / Esnatuko duzu piztia / Kaiju beldurgarria / Denboren amaiera / ezaguna / ezer ez esan, ezer ez esan / Esnatuko duzu piztia / Kaiju sahiestezina / Denboren amaiera / ezaguna / ezer ez esan, ezer ez esan
|
||||
4. |
Perimetroa
01:59
|
|||
Itzultzen ikasteko / kontatuz urratsak / sartu ahal izateko / aska korapiloak / Zure beldurren perimetroan / ate bat altxatu da, ilunerantz / oroitzapenen iraungipena /aurpegiak ahaztea, begiak ahaztea / Oroitzapenetan / ate bat / urdin led argiaz / ezerezerantz (ezerezerantz) / ta hor daude aurpegiak / Zure beldurren perimetroan / ate bat altxatu da, ilunerantz / oroitzapenen iraungipena / aurpegiak ahaztea, begiak ahaztea
|
||||
5. |
Oinatzak
03:07
|
|||
Egia ezarri zutenen oinatz ukigabeak / Gelditu zirenen beso hautsietan daude / Minik basatienaren lekuko zaharkituak / Bihotzak haserrearen altzarietan gordeta / bihotzak altzarietan / borrokan ametsak eskutan / Baina guda etengabea izango da / Inoiz ez dugu berriz ere biziko galdutakoa / Baina guda etengabea izango da / Ez dugu elkar berriz ikusiko / Baina borroka betean amets egingo dugu / bihotzak altzarietan / borrokan ametsak eskutan / bihotzak borrokan / Egia ezarri zutenen oinatz ukigabeak / Gelditu zirenen beso hautsitan daude / berriro elkar ikusten / ez badugu ere / bihotzak altzarietan / borrokan ametsak eskutan
|
||||
6. |
Argiak
03:18
|
|||
Urrunean ziren ager argiak / basamortuan /bakarrik nintzen / hurbiltzeko beharra / zentzuak erakarriz bezala / Ene lagun berriak ziren / familia berria / itxura onekoak / erraldoiak ziren haien begiak / azala disdiratsua / Sentsazio ezberdinak / irten ta sartu / gorputz hura / enuen dagoeneko nire esku / etzen nirea / etzen garrantzizkoa / askatasuna somatu nuen / lurrin erakargarriaz / Izaki hauek etorri ta / azkenik uler nezakeen / guzti honen zentzua / Ez da ezer egin behar / Jesarri, itxaron / argiak etorri eta / zure gorpua eraman arte / Zure sinesmenen / bazter sakonera eramana / Inozentzia galdurik, eraldatuta / Orduan ulertukozu hitzen esanahia / begiak itxita argian irakurtzean / Orduan ulertuko duzu hitzen esanahia / begiak itxita argian irakurtzean
|
||||
7. |
Kresala
03:21
|
|||
Plan maisua / biluztu zuen luiziak / oskolak izkutaturik / desagertzen dira / Amets honen jaki kuttunak / molusku bitxien maskorrak / hutsik dauden ontziez / osaturiko itsasoa / Azalen urmaleak / gainezka egin zuenenan /bidegurutzean / kutxa gabeko hilobia / itsashondoko hilerrian / gorpuak usteltzean / Konzientzia harrak askaturiko / uholdea nabigatuz / ezikusiarena egitearen / batelan eroso / Azalen urmaleak / gainezka egin zuenenan /bidegurutzean / kutxa gabeko hilobia / itsashondoko hilerrian / gorpuak usteltzean / Kresal usaina dario / itsaso itxian / kresal usaina dario / Zama partekatuak / arinago dirudi / basamortuan / oasia dirudi / antzezlanak / benetako dirudi / azala / besterik ez, azala / Azalen urmaleak / gainezka egin zuenenan /bidegurutzean / kutxa gabeko hilobia / itsashondoko hilerrian / gorpuak usteltzean
|
||||
8. |
Menpe
03:20
|
|||
Egonkortasunak / Badu bere prezioa / Iraultza zerga / Egunerokotasuna / Eroso errepikatzen / Odolkiak ordainetan / Hona hemen nire gorputza / Zurea nere bizia / Atzerakontuan / ixilean igeri / Burua urgainean eutsiz / Hil nazazu / Ez txorrota itxi / Nahiago zuzen eta lasai bizi / Hona hemen nire gorputza / Bihur zure konplizea / Ikustezina / Eraile isila / Pozoi, pozoituak bizi gara / Denboraren oihanean / Zuhaitzak ugari / Denak pareko, ordea / ohikeriaren bideak / haien artean / etengabe korapilatzen / Hona hemen nire gorputza / Eman nere dosia / Hona hemen nire gorputza / Itsaskorra da / Nahi ez duguna / Menpekotasuna / Saihestezina da
|
||||
9. |
Izenak
03:33
|
|||
Ostutako aurpegiak / mutu dira, izengabe / haien iraganen / lozorroan / Erne izan, erne izan / oroimena eskutan / begiak letra txikitan / oroitezaren demokrazian / hiltzaileen izenak / miresten direnean / Adimena bidertzean lo / ospatzen da, ta begira / ohargabe / gure atzekari eza / idazluma ta orria / mugiezin, mugiezinak / aukera bat / asmatzea berriro ahazten / Erne izan, erne izan / oroimena eskutan / begiak letra txikitan / oroitezaren demokrazian / hiltzaileen izenak miresten direnean / hiltzaileen izenak miresten direnean / Baina zer da / garaileen lema / eta zein da / garaituen islada / Isil ahotsak / galdurik oroimenean / garaileek ebatsita
|
||||
10. |
Latitudeak
05:20
|
|||
Latitudeen arteko / geldiezinezko korapiloan / etsipenaren koriolis efektua / etorkizun ezaren enbata / Hasiera berrien agintzaria / harresi urdinaren / kontrako aldean / garaitzeko garaiegi / baina, eraisteko sakonegi / Dardara batez egin zion harrera / ametsen sarraskiari / agurrak egunsentiari esanda / marmoken dantzan murgilduta / itzaletan barrena abiatuz / Esku garbien itsulapikoa / egunero bete behar / izen abizen ezezagunez / jositako itsas hondoa / etengabe elikatzen / Lubakiak diraute irekita / itxuran ez bada ariman gutxienez / zenbakien zama astunak ezin ditu / isildutako bihotzen taupadak ahaztuarazi / memoriaren oinarri ahulak / etengabe inarrosten badituzte ere / lapurtutako izenak airean mantendu / haien ahotan ez bada / gurean gutxienez
|
||||
11. |
Aztarnak
05:00
|
|||
Zure hezurren hotsa entzun dezaket / gauaren sakonean / isilpeko negarra soma dezaket / errezelen azpian / Aztarnak daude jarraitzeko, bai / aztarnak daude, begira / Txikoria belar zuri bat / txikoria belarra / hazi da gauerdian / denboraren bakartze zaharrak / Zure hezurren hotsa entzun dezaket / argira azaleratuz / nire eskuak zuloan senti ditzaket / zure garezurra eutsiz / Aztarnak daude jarraitzeko, bai / aztarnak daude, begira / Txikoria belar zuri bat / txikoria belarra / hazi da ilunean / denboraren bakartze zaharrak / Arren, sartu, sustraiak idatzirik dira jada orain / ona eta txarraren bidean / ortzira eskutik eraman / batera eskutik eraman / batera eskutik eraman/ Zure hezurren hotsa entzun dezaket / argira azaleratuz / nire eskuak zuloan senti ditzaket / zure garezurra eutsiz
|
Streaming and Download help
If you like Giante, you may also like: